XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dakigunez, bost urteen buru gure arteko apaizgaiak lautatik batera urritu zaizkigu.

Aldaketak ere nabaritu ditugu beren bizikera, ikasketa ta erlijio-bizitzan.

Apaiz-langintzaz kanpo dauden profesio-bideak ere ontzat emanak izatea begi onez ikusia izan da.

Orobat ezikeran, experiencia izeneko ateraldiak egitea, gaurko gazteak apaizetarako bidean eldutasun batera iritxi ditezen.

Garai bateko Seminario Txikia Kolejio-Seminario Txikia izatera biurtu da.

Batxiller eta COU ikasten dutenekin Tarteko Seminarioa sortu da.

Ta gauza berria bezela, apaizgaiak Maisutza, Profesio-ezikera ta Ikastetxe Nagusietan Karrera Zibillak ikasten ari dira.

Eta Seminario Aundiko apaizgaien talde zabalenarekin, ba-daude, baita, kanpoan bizi diran apaizgaien taldeak ere.

Auek, klaseetara Seminariora etortzen dira; ta gaiñerakoan emendik kanpo bizi dira talde txikietan.

Ezin ukatu bere zailtasunak ba-dituala Seminarioko langintzak, batez ere orrelako aldaketak egiten diran garaiean.

Galdu-eziñezko gauza-baliotsuak ba-ditugu.

Egia ba-da eboluziorik gabeko bizirik ez dala, egia da, baita ere, eboluzio guziek ez daramatela bizira; ad mortem deritzaiegun eboluzioak ere ba-dirala.

Egi onetan ziur egoteak sortzen dizkigun kezka ta ardurak ez-lirake geiegizko arazo izango, ori beste eramankizunik ez ba-lukete.

Ondo dago kezka ta ardura oiek edukitzea.

Baiñan bizitzen jarraitu bearra dago, eta doai berriek, bide berriek eta bizitzaren eskakizun berriek agintzen duten eran bizi, gaiñera.

Au da, egiazko diran gertakizunekin, gaurkoekin, bat egiñik bizi bearra dago.

Buru-ezikeran dala, Fedeari buruzko gogoetan dala, Fedearen espresio-bide ta jokabideak dirala, gizartean artu-emanak izateko moldeak dirala, gauza-baliotsueri diogun minberatasuna dala, edo ta gizatasun, erlijio ta apaizgintzaren aldetik nortasuna eratzea dala: gauza auetan guzietan, naiz munduaren ta naiz Elizaren aldetik, billa gabiltza; eraberritzeak eta aldaketak ditugu.

Eta aldaketak oso sakonak, gaiñera.

Gaur ez da errez, aurretiko esperientziarik ez-bada, giza-jakinduri ta kristau-jakinduri berriaren araura zenbait gertakuntza bereizten eta asmatzen.